Posts tagged ‘politika’

Eusko Jaurlaritzako itzultzaile automatikoa

Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du atzo bertan. Punta puntako teknologia erabiliz esaldiak morfosintaktikoki analizatu egiten omen duena. Labeldun tresna sortu du Jaurlaritzak Blanca Urgellen esanetan, eta adierazi zuenez itzulpen automatikoa «estrategikoa» da Jaurlaritzarentzat. Horretarako 1,6 milioi euro inguru bideratu zituen iaz.

Halere Aurrerapauso ematen duenaren atzean jokabide lotsagarria dago; Estrategiakoa da itzulpena Jaurlaritzarako hau da euskara 2. mailako hizkuntza bihurtzea da estrategikoa, euskara izango baita itzulia izango dena eta espainola sorkuntza hizkuntza.

Hitz horien atzean dagoenaz gain badago zer esanik ere sortu den tresna marabilloso horretaz, aurretiaz pertsonek egindako akats berberak errepikatzen dituela. Programa berriak egindako itzulpenak hanka-sartze zaharrak dakarzkigu, Zenbatetan entzun ditugu horrelakoak:

Tercera planta = hirugarren landarea

Mañana y tarde = bihar eta berandu

Baina ez hori bakarrik aurrerantzean programa horren uztak “zelebrekeri” berriak ekarriko dizkigu…

Mirariak egiteko kapazitatea baitauka! Jesus Nazarenoak ogi eta arrainekin egindakoaren parekoa baina bertsio eguneratuan; coca-cola kokaina lerroa bihurtu!

Larriena halere tresna paregabea sortu dutela askok legearekin “betetzeko”, elebietako dokumentu askotan euskarazko testu ulertezinak sortzeko aukera paregabea emango dituena baina hori bost…  si total… la parte en euskera no la lee nadie… eta total, Jaurlaritzako tresna ofiziala izanik…

2012/02/29 at 12:39 Utzi iruzkina

Euskaldunok salduta!

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuak ezarritako hizkuntza-betebeharrak ez betetzeagatik aurreikusitako isunak kendu dituzte PSE-EE, PP eta UPD alderdien ekimenez. Hori salatzeko bideoa egin du Kontseiluak:

Kontseiluak herritarrei euskaraz bizitzeko nahiari eusteko eskatzen die.

Iturria:

www.behatokia.org
www.euskararentelefonoa.com

2012/02/09 at 16:24 Utzi iruzkina

Ultraeskuinaren tranpa, Nafarroako laborategia.

Atzo bertan Nafarroa osoan euskara ofiziala izateko legak ez du aurrera egin.

Hizkuntza arrotza propioa dela diote espainol eta frantses ultraeskuindarrak eta berezko hizkuntzaren zonalde naturalari, euskarazkoari, mugak jarri dizkiote sasi-muga horiekin batera lege ezberdinak ezartzeko zonalde eta komunitate natural hori desestrukturatzeko. Laborategiko zatikatze horrek nahikoa ez balitz horien barruan zatikatze gehiago sortu dituzte desestrukturazio hori nabarmenagoa izateko hizkuntza komunitate naturalari oztopo gehiago jartzeko. Larriena zatikatze gehiago sortzeko asmoa dituztela (Araba). Ez dute lotsarik esateko, euskaldunari leku batetan onartu dizkioten eskubideak eremu bereko beste puntan kentzen dizkiote.

Frantsesek eta espainolek badute lege orokorra non argi ezarri dute beraiena dela ofiziala eta jakin beharrekoa. Horren arabera beste eremuren batetan beste hizkuntzen bat ofizialaren maila izango balu azken hori norbanakoaren aukerapekoa litzateke. Gure hizkuntza hizkuntz arrotzaren azpitik dagoela argi eta garbi ezarriz. (Frantziarrek beraien egalitateaz ezta hori ere) Beraz,Frantsesa eta Espainola hizkuntza arrotzak izateaz gain hizkuntz zapaltzaileak dira guretzako ezinbestean.

Guztion eskubideak defendatzeren aldera eta inposaketen kontra aritzen direla diote erdal elebabakar ultraeskuindarrek, “Libertad”/“liberte” hitza ahoan darabilte gora eta behera baina beraien libertadea libertinajea baino ez da, euskara inposatu egiten zaiela diote ahoa zabal zabalik eta beraien libertadearen izenean gure hileta dute prestatuta. beraien libertadearen izenean zapaldu egiten gaituzte, behin eta berriro.

Eta zer egiten dugu? Burua makurtu.

Oso adierazgarria lehengo eguneko (2011-02-15) Osasuna futbol taldeko entrenatzaile berriaren aurkezpenean gertatutakoa, ikusi ikusi…

Gure jokabidea gainera lagungarri oso du etsaiak. Zenbat euskaldun dago Euskal Herria aintzat duena adierazten diguna eta gero barra-barra espainolez edo frantsesez aritzen dena? Ez gara kontziente egiten ari garenaz? Edo berdin digu? Zein Euskal Herri mota nahi diegu laga gure ondorengoei?

Noiz arte egin behar dugu atzera? Zer behar dugu piztu ala izateko

Asko dugu ikasteko… ikusi  bestela Raül Agné katalanez ari zela espaiñolez egiteko agintzen diotenean zer egiten duen:

Zer behar dugu horrelako erantzunak ematen hasteko?

Noiz egingo dugu? Gure hizkuntza hiltzea lortu dutenean?

Nahikoa da! Guztion esku dago erantzutea!

Espainolez edo frantsesez egiten dizutela? Erantzuiezu euskaraz!

2011/02/18 at 13:58 Utzi iruzkina

Euskaldunak Euskaraz ETBn

Euskararen aldeko ekimen berria dugu martxan; Sareko eskaera eta sinadura bilketa dugu hau. “Euskaldunak Euskaraz ETBn”

Horrela dio manifestuak:

Hainbat erakunde ofizialetan euskaraz hizketan datorrenari erdaraz egin dezan eskatzea aspaldi debekaturik dagoen arren, egoera hori egunero ematen da oraindik non eta Euskal Telebistan.

Elkarrizketak, adierazpenak,e.a. euskaraz eta erdaraz bietan egitea ohitura zaharra da Euskal Telebistan. Zoritxarreko praxi horren ondorioz, euskara ikus ezin bihurtzen da euskaraz bizi ez diren herritarrentzat, eta euskaltzaletasuna ikus ezin bihurtzen da herritar guztientzat.
Euskaraz nahiz erdaraz berdin hitz egin ahal izatea gauza ederra da. Baina bietan berdin hitz egin ahal izateak ez du esan berdin zaigula batan ala bestean jardutea. Ez luke hala behar behinik behin, zeren egunen batean herri honetako elebidunei berdin bazaigu euskaraz ala erdaraz egitea, euskara galbidean dela esan ahal izango dugu.
Euskaldunak Euskal Telebistan erdaraz hizketan agertzeak ondorio kaltegarriak ditu euskararentzat. Adornuko hizkuntza bihurtzen du, euskaraz esandako guztia gero erdaraz errepikatzen delako. Zalapartarik gabeko euskaltzaletasun naturala estali eta ezkutatu egiten du.


Eredugarri gerta daitezkeen pertsonak behin eta berriz adierazpenak euskaraz egiten ikusteak (erdal kanalean azpitituluz osaturik) euskaltzaletasuna ereiten du ikusleen bihotzean emeki eta etengabe. Euskara hobesteko mezu subliminala dakar. Pertsona horrek euskararen aldeko hautu pertsonala egin duela erakusten du apalki eta zalapartarik gabe. Gaur egun eskaintzen zaigun euskara eta erdararen arteko berdintasun axolagabea berriz, euskararen galgarria gertatzen ari da, gure gizartean gero eta maizago ikus dezakegunez.
azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.
Euskal Telebista euskararen mesedetan lan egiteko sortu zen, baina helburu horri beste batzuk nagusitu zaizkiola bistan da. Dena den, gainerako eztabaida gaiak oraingoz bazter utzi eta adostasunik zabalena iristearren azpian sinatzen dugunok, Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, ETB zertarako sortu zen une batez oroituz, euskaraz egin dezaten eska diezaietela.

Bat egin ekimenarekin: “Euskaldunak Euskaraz ETBn

Horrexaz gain blog honetik ekimena konplementatzera animatzen zaitugu zuzenean manifestua EITBra bidaliz; Online formularioaren bidez edo e-postaz info@eitb.com

Guzti horren harira gogoeta bat: Erdal hiztunei ez zaie eskatzen ETB1erako euskaraz egitea. Beraz EITBk pertsonak diskriminatzen ditu, Euskal hiztunak espainola edo frantsesa jakin behar du baina ez alderantziz.

Nor da EITB euskal hiztunoi presionatzeko, zeren eskatzea baino presionatzen zaituzte, erdaraz hitz egitera? Behartu ditzatela besteak euskaraz egitera.

Beraz manifestua borobildu zitekeen beste gauza bat gehituz; “Hizkuntza ofizial bietan hitz egitea eskatu behar badute elkarrizketa bat egiterakoan ETB2 eta ETB1ean egiten diren emisioei egokitzeko erdal eledunei egitea dute eskaera, euskaraz egin dezatela ETB1ean irten behar direnerako”

Legearen eta ondorioz legeak ezarri dituen boteren aurrean denok berdinak bagara izan gaitezen, baina benetan. Ezarri dizkiguten legeak bete ditzatela.

Oharra: Blog honetatik ez da bultzatzen Euskal Herrirako elebitasuna edo hirueletasun ofiziala. Gure hizkuntza bakar eta komuna euskara baino ez da.

2011/02/03 at 13:03 Utzi iruzkina

Jon Juaristi, otsoa oilategian.

Iragan astean Patxi Lopezen gobernuak Euskaren Aholku Batzorde berria eratu du, bertan euskararen inguruan eta euskararen etorkizunari begira aholkulari lana egin dezaten pertsona ezberdinak “fitxatu” ditu. Pertsona horien aholkuak izango dira gobernu taldeari argia emango diotena euskararen inguruan beraz pertsona horien kurrikuluma ikusteaz batera jakingo dugu zein nolako erabaki eta aholku izango ditugun bertan.

Adibide bezala argazkian ikusten duzun gizona, Jon Juaristi (Bilbo, 1951), hartuko dugu.

Juaristi etakide ohia dugu (bai, ondo ulertu duzu, ETAko kide ohia). Harrigarriena ez da hori inolaz ere, baina. Aitzitik, PPko kide izateko PSOEko militante izateari utzi zionak, horrela deskribatzen du bere burua: “me considero nacionalista español, a la derecha del Partido Popular” eta gaur egun, Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea dugu Juaristi. Gainera, 1997 eta 2007 urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzaile izan zen. Cervantes Institutuko eta “Biblioteca Nacional de España”-ko zuzendari ohia ere den lagun hau, ABC egunkari espainiar ultraeskuindarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan (Esperanza Aguirrerekin batera, alegia). Hori gutxi balitz, eta horra salaketaren zioa, ondorengo aipuak protagonista den Jon Juaristi poeta eta politikariak egin ditu geure hizkuntzaren inguruan.

“El euskera no ha servido como vehículo cultural”

“El euskera, para mí, es un idioma del pasado”

“Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera”

(Madrileko ABC egunkariari aitortutakoak)

“Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera”

(Berak egindako “poema” batean idatzitakoa)

“Euskararen etorkizuna ez zait inporta”

“Euskara desagertuko balitz ere ez litzaidake inportako”

(Euskadi irratian 2010an. 2,30″ merezi du entzuteak, benetan)

Besterik gabe, horixe duzu Jon Juaristi. Berak, inoren laguntzarik gabe, definitzen du bere burua. Faxista hori, Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria da. Euskaren Aholku Batzorde berriak Patxi Lopezen gobernua definitzen du aldi berean eta ondorioz “demokrata” talde horien buruetatik irten daitekeena.

Onartezina da! Zabaldu informazioa!  zure ahotsa entzun dadila:

Jaurlaritzako harreman formularioa: klikatu

“Zuzenean” harreman zerbitzua: klikatu

Jon Gomez Garaik SUSTATUn plazaratutakoarenaren moldaketa da irakurritakoa.

2011/02/01 at 0:28 Utzi iruzkina


RSSen inguruan

Ikusi eta ikasi; egin klik

Sartu zure e-posta blog honetako sarrera berrien abisuak jasotzeko.