Posts tagged ‘Eusko Jaurlaritza’

Eusko Jaurlaritzako itzultzaile automatikoa

Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du atzo bertan. Punta puntako teknologia erabiliz esaldiak morfosintaktikoki analizatu egiten omen duena. Labeldun tresna sortu du Jaurlaritzak Blanca Urgellen esanetan, eta adierazi zuenez itzulpen automatikoa «estrategikoa» da Jaurlaritzarentzat. Horretarako 1,6 milioi euro inguru bideratu zituen iaz.

Halere Aurrerapauso ematen duenaren atzean jokabide lotsagarria dago; Estrategiakoa da itzulpena Jaurlaritzarako hau da euskara 2. mailako hizkuntza bihurtzea da estrategikoa, euskara izango baita itzulia izango dena eta espainola sorkuntza hizkuntza.

Hitz horien atzean dagoenaz gain badago zer esanik ere sortu den tresna marabilloso horretaz, aurretiaz pertsonek egindako akats berberak errepikatzen dituela. Programa berriak egindako itzulpenak hanka-sartze zaharrak dakarzkigu, Zenbatetan entzun ditugu horrelakoak:

Tercera planta = hirugarren landarea

Mañana y tarde = bihar eta berandu

Baina ez hori bakarrik aurrerantzean programa horren uztak “zelebrekeri” berriak ekarriko dizkigu…

Mirariak egiteko kapazitatea baitauka! Jesus Nazarenoak ogi eta arrainekin egindakoaren parekoa baina bertsio eguneratuan; coca-cola kokaina lerroa bihurtu!

Larriena halere tresna paregabea sortu dutela askok legearekin “betetzeko”, elebietako dokumentu askotan euskarazko testu ulertezinak sortzeko aukera paregabea emango dituena baina hori bost…  si total… la parte en euskera no la lee nadie… eta total, Jaurlaritzako tresna ofiziala izanik…

2012/02/29 at 12:39 Utzi iruzkina

Euskaldunok salduta!

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuak ezarritako hizkuntza-betebeharrak ez betetzeagatik aurreikusitako isunak kendu dituzte PSE-EE, PP eta UPD alderdien ekimenez. Hori salatzeko bideoa egin du Kontseiluak:

Kontseiluak herritarrei euskaraz bizitzeko nahiari eusteko eskatzen die.

Iturria:

www.behatokia.org
www.euskararentelefonoa.com

2012/02/09 at 16:24 Utzi iruzkina

Jon Juaristi, otsoa oilategian.

Iragan astean Patxi Lopezen gobernuak Euskaren Aholku Batzorde berria eratu du, bertan euskararen inguruan eta euskararen etorkizunari begira aholkulari lana egin dezaten pertsona ezberdinak “fitxatu” ditu. Pertsona horien aholkuak izango dira gobernu taldeari argia emango diotena euskararen inguruan beraz pertsona horien kurrikuluma ikusteaz batera jakingo dugu zein nolako erabaki eta aholku izango ditugun bertan.

Adibide bezala argazkian ikusten duzun gizona, Jon Juaristi (Bilbo, 1951), hartuko dugu.

Juaristi etakide ohia dugu (bai, ondo ulertu duzu, ETAko kide ohia). Harrigarriena ez da hori inolaz ere, baina. Aitzitik, PPko kide izateko PSOEko militante izateari utzi zionak, horrela deskribatzen du bere burua: “me considero nacionalista español, a la derecha del Partido Popular” eta gaur egun, Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea dugu Juaristi. Gainera, 1997 eta 2007 urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzaile izan zen. Cervantes Institutuko eta “Biblioteca Nacional de España”-ko zuzendari ohia ere den lagun hau, ABC egunkari espainiar ultraeskuindarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan (Esperanza Aguirrerekin batera, alegia). Hori gutxi balitz, eta horra salaketaren zioa, ondorengo aipuak protagonista den Jon Juaristi poeta eta politikariak egin ditu geure hizkuntzaren inguruan.

“El euskera no ha servido como vehículo cultural”

“El euskera, para mí, es un idioma del pasado”

“Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera”

(Madrileko ABC egunkariari aitortutakoak)

“Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera”

(Berak egindako “poema” batean idatzitakoa)

“Euskararen etorkizuna ez zait inporta”

“Euskara desagertuko balitz ere ez litzaidake inportako”

(Euskadi irratian 2010an. 2,30″ merezi du entzuteak, benetan)

Besterik gabe, horixe duzu Jon Juaristi. Berak, inoren laguntzarik gabe, definitzen du bere burua. Faxista hori, Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria da. Euskaren Aholku Batzorde berriak Patxi Lopezen gobernua definitzen du aldi berean eta ondorioz “demokrata” talde horien buruetatik irten daitekeena.

Onartezina da! Zabaldu informazioa!  zure ahotsa entzun dadila:

Jaurlaritzako harreman formularioa: klikatu

“Zuzenean” harreman zerbitzua: klikatu

Jon Gomez Garaik SUSTATUn plazaratutakoarenaren moldaketa da irakurritakoa.

2011/02/01 at 0:28 Utzi iruzkina


RSSen inguruan

Ikusi eta ikasi; egin klik

Sartu zure e-posta blog honetako sarrera berrien abisuak jasotzeko.