manifestua

“no te entiendo” /  “Je ne comprends pas”

Zenbat aldiz euskaraz baten bati zuzentzerakoan aurrean dagoen horrek era zakarrez eta ezegokian adierazten du ez duela ulertzen? Zenbat aldiz jarraian espaiñolera/frantsesera pasatzen gara? hor nonbait gu gara problema dugunok nahiz eta analfabetoa eta bere hizkuntza ez dakiena aurrean dagoena den.

Zenbat aldiz deitzen dugu telefonoz eta berbetan hasi baino lehen galdetzen dugu “euskaraz?” baimena eskatzen edo… eta ezetz bada jarraian espinolera/frantsesera pasatzen gara eta gainera irribartxo bat egiten dugu “sortu dugun” tensio puntua erlaxatzeko?

ASKI DA! arrotzak eta lekuz kanpo daudenak beraiek dira eta ez euskaldunok! Arrotzak izateaz gain analfabetoak ere badira baina nork esan eroso eroso bizi dira, jakin badakite euskaldunok beraiek erabiltzen duten hizkuntzen jabe garela ere eta edukazinoaren aitzakiaz horretara behartzen gaituzte.

Baina nor da edukazino faltan dagoena benetan? Nork behartzen du nork?

Zenbat aldiz esan eta entzun dugu “lehenengo hitza euskaraz”? zein helburuarekin? euskaldun moduan identifikatzeko? eta gero zer? Ez da nahikoa! diglosia eta asimilazio prozesuan gaude eta inposatzen dizkiguten beraien lege arrotzek dena dute alde gure hizkuntza zanpatua amaitu dadin.

Dena galtzeko gauden honetan ezin gara ibili edukazino kontuekin, edo aurrera tinko egiten dugu edo jai dugu. Zapaltzen gaituzte eta ez dugu ezer egiten. Bada garaia taktikaz aldatzeko. ERDARARI INSUMISIOA!

BIGARRENA ERE, EUSKARAZ! Urte asko dira non gu gara beti etsi eta atzera egin izan dugunok “edukaziaoren alde” baina edukazio faltan dagoena besteak dira. Nor da analfabetoa dena? nor da inposatu egiten duena? Ez da erraza izango baina STOP esateko unea da. NAHIKOA DA!

Egoerak aldaketa behar du,  bestela  jai daukagu.

Euskararen iraupena euskaldunon esku dagoela argi dagoela ez du iñork zalantzan jartzen eta gure artean egitea ez da nahikoa.

Eroso eroso bizi dira espainol eta frantses hiztun elebakarrek beraien mundu analfabetoan. Euskaldun bat hurbiltzerakoan egiten duten lehenengo gauza harridura aurpegia jartzea da eta “no te entiendo” edo “Je ne comprends pas” hau da, nik ez zaitut ulertzen baina beraiek ziur daude gu beraiei baietz. ASKI DA!

Geuk ere beraiek ez ulertzen hasi behar gara, beraien inposaketari ez! guk ere “EZ ZAITUT ULERTZEN!” hasi behar gara eta beraiek esandakoei “eeeeeh!?” eta horrelakoak bultzatzen hasi behar dugu.

Bada garaia jarrera aldaketarako. egin dezagun ba!

Estrategia berriarekin aurrera egin ahala animatzen zaituztet plazaratu dezazuen hementxe bertan zein jarrera hartzen duen hiztun elebakarrak erronka berriaren aurrean.

 

Utzi iruzkina

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed